BÁDMINTON Hace 5 años

Bi domina Amaia Torralbarentzat, 19 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan

Bi domina Amaia Torralbarentzat, 19 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan

Joan den asteburuan (azaroaren 20, 21 eta 22an), 19 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa jokatu zen Toledon, eta Amaia Torralbak, Club Bádminton Belmecher taldekoa, emakumezkoen banakako eta binakako kategorietan emaitza bikainak lortu zituen.

Amaia Torralba, 17 urtez azpikoen kategoriakoa oraindik ere, banakako koadroan elortu zuen Espainiako bigarrena bilakatzea, Lucía Rodríguezen (As Neves) aurka 32 minutuko finala jokatu ondoren. Partida 12/21ean eta 13/21ean amaitu zen.

Emakumezkoen binakako kategorian, Marta González Bádminton Granollers taldeko lagunarekin batera, hirugarren postua lortu zuen finalerdietan erori ondoren Ania Setién eta Lucía Rodríguez As Neves Pontevedrésen aurka.