Urriaren 24ko eta 25eko asteburuan, Granollerseko El Congost pabiloian, Master Absolutuaren beste edizio bat egin zen. Estatuko jokalaririk onenak izan ziren bertan, besteak beste, Nelly Iriberri nafarra.
Nellyk emanaldi bikaina egin zuen hirugarren postua lortuz banakako norgehiagokan. Marta Calleja sevillarraren aurkako finalerdietan erori zen, 21-19 eta 21-16.
Argazkia: Kataluniako Badminton Federazioa.