Sergio Juaniz Garín izango da Badmintoneko Nafarroako Federazioko lehendakari berria, federazio horretako Hauteskunde Batzordeak irailaren 17an (osteguna) egiaztatu zuenez.
Sergio Juanizek Marta Puente ordezkatuko du, Nafarroako federazioetako buruzagi luzeenetako bat, 20 urte baino gehiago daramatzana Nafarroako badminton kirola zaintzen eta hazten.