BÁDMINTON Hace 5 años

Nafarroako jokalarien lan handia Granollersen

Nafarroako jokalarien lan handia Granollersen

Irailaren 5eko eta 6ko asteburuan, Congost Udal Kiroldegian, Granollerseko 15 eta 19 urtez azpikoen Gazte Txapelketan, Club Bádminton Belmecherreko lau jokalari nafarrek hartu zuten parte. Lan handia egin zuten, eta lau aldiz iritsi ziren podiumera. Horietako hiruk izan zuten goreneko postua.

15 Urtez Azpikoen kategorian Nerea Erasok brontzea lortu zuen banakako txapelketan, eta Javier Barriosekin urrea lortu zuen binakako mixtoetan.

19 Urtez Azpikoen kategorian Amaia Torralbak lortu zuen lehengo postua banakako eta binakako txapelketan. 

 

 

📸 Más imágenes