Deporte Navarro

Tauro Motor Car
16/11/2018

Nafar derbya Lekarozen

Asteburu honetan euskal ligako 6.jardunaldia dela eta nafar derbya izango dugu lekarozen. Norgehiagoka Iruñeako La Unica R.T eta Baztango Menditarren artean izanen da. Bi taldeak egoera oso ezberdinetan iristen dira nafar derbyra, La Unica errugbi taldeak 3 garaipen lortu ditu jokatu dituen 4 partidoetan , txapelketan ongi kokatua dago ondorioz. Bailarako taldeak berriz, garaipen bat lortu du lehiatutako jardunaldietan. 

 

Hori dela eta , Iruñeako taldea sasoi hobean iritsiko da neurketa honetara, hala ere, hiriburuko taldea erne ibili beharko da,izan ere,baztandarrek ez dute amorerik emango are gutxiago beraien zelaian. Hau dena esanda , asteburu honetako hitzordura ezin duzu faltatu! 

 

Norgehiagoka azaroaren 17 an ospatuko da 16:00 etan Lekarozen. 

 

GAZTEAK 

 

SUB 18: Atsedena. 

 

SUB 16: BRT/TXINGUDI-UNI.BILBAO 10:30etan Lekarozen. 

 

SUB 14: Partiduak jokatuko ditu irunen 9:30 etatik aurrera. 

Fotografías